2012/01/13

TAKTIKA ETA ESTRATEGIA

Nire taktika
zuri begiratzea da
zu nolakoa zaren ikastea
zu zaren bezala maitatzea

Nire taktika
zuri hitz egitea
eta entzutea da
hitzekin zubi
suntsiezin bat eraikitzea

Nire taktika
zure oroimenean geratzea da
ez dakit nola
ezta zer aitzakiarekin ere
baina zurekin geratzea

Nire taktika
zinezkoa izatea da
eta zu zinezkoa zarela jakitea
eta guk simulakrorik ez saltzea
gure artean ez oihalik
ez hondalerik egoteko

Nire estrategia, ordea,
sakonagoa eta errazagoa da
edozein egunetan
ez dakit nola
ezta zer aitzakiarekin ere
azkenean nire premia izatea.

Mario Benedetti

2 comentarios: